Tenperatura jaitsierarengatik, horma edo izotza eta elurra 500 metrotik goiti egin dezakeela ere jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Gainerakoan, azken bi egunetako datuei begira hasi da TTIPI-TTAPA, tenperatura beherakada zenbatekoa izan den ikusteko, eta Nafarroako Gobernuak eskualdean barna dituen estazio meteorologiko automatikoetako tenperatura minimoen datuak bildu ditu.
Tenperatura minimoak
| Estazio meteorologikoak | Asteazkena, ilbeltzaren 17a | Ortzeguna, ilbeltzaren 18a |
| Bera (Larretagaina) | 14,6 | 3,2 |
| Doneztebe | 12,5 | 6,4 |
| Etxalar (Orizkiko lepoa) | 14 | 3 |
| Goizueta | 14,8 | 6 |
| Baztan (Gorramendi) | 8,1 | -1,1 |
| Baztan (Iñarbegi) | 11,7 | 3,2 |
| Lesaka (Astazelaieta) | 14,4 | 5,5 |