Korrika, euskarararen aldeko lasterkaldia, Irundik Baionarat martxoaren 14tik 24ra izanen da. Tartean, gure eskualdean, martxoaren 15ean Baztanen barna eta martxoaren 24an Bortzirietatik pasatuko da.
Eskualdeko Korrika Batzordeak ere lan eta lan ari dira. Hilabete honi dagokionez, asteazkenean Bortzirietako Korrika Batzordea bilduko da Beralandetan; ortziralean Xaretaldekoa Akelarrenean; urtarrilaren 24n, Malerrekako Korrika Batzordeko kideak elkartuko dira eta urtarrilaren 31ean Baztango Korrika Batzordearen hitzordua Suinki euskaltegian izanen da.
Estebe Apezetxe Korrikako eskualdeko arduradunarekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.