Nafarroako Automobilismo Federazioaren urteko sariak Lesakan banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 16:00
Nafarroako pilotu eta kopilotuak saritu ditu Nafarroako Automobilismo Federazioak. Lesakako Harriondoan eman zituzten sariak larunbatean.

Harriondoa kultur etxean egin zen ekitaldia larunbatean eta eskualdeko pilotu eta kopilotu ugari daude sarituen artean

Nafarroako Automobilismo Federazioak (Fenauto) 2023 urteari dagokion sari banaketa egin zuen larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sari banaketa eskualdera ekartzeaz gain, eskualdeko auto gidari eta kopilotu ugari daude sarituen artean ere.

Honela, asfalto gainekoko rallyei dagokienez, I klasean Doneztebeko Unai Apezetxea pilotua eta Eneko Mitxelena kopilotua saritu dituzte, IV klasean Amaiurko Andoni Kamino kopilotua, VI klasean Doneztebeko Hodei Ariztegi kopilotua eta X klasean (FL) Arizkungo Julen Mendiberri pilotua eta Erratzuko Mairu Garisoain kopilotua. Eneko Mitxelenak junior mailako kopilotuen saria ere hartu du.

Lur gaineko rallyei dagokienez, pilotuen lehen saria hartu du Iñaki Ubiria lesakarrak eta kopilotuen bigarren saria Etxalarko Julen Maiak.

Iñaki Ubiria lesakarrak lehen saria eskurat zuen lur gaineko rallyetako pilotoen artean.

 

Mendiko rallyetan, monoplazetako pilotuen lehen saria Doneztebeko Andoni Blasentzat izan da eta turismoetako pilotuen hirugarren saria Berako Joseba Beolarentzat. Eneko Mitxelenak junior mailako saria hartu du.

Mendiko rallyetan, monoplazetako pilotuen lehen saria Andoni Blas doneztebarrak eskuratu zuen.

Mendiko rallyetako turismoen gidarien artean hirugarren izan zen Joseba Beola beratarra.

 

Autocrosreko car cross dibisioan, Etxalarko Imanol Vicentek hartu du lehen saria.

Slalomean, azkenik, turismoetan lehen saria Lesakako Joseba Lekuonak eskuratu du eta bigarrena Sunbillako Inhar Amenabarrek eta monoplazetan, bigarren saria, Etxalarko Imanol Vicentek.

Ziharka Sport eskuderiako Joseba Lekuonak irabazi du lehen saria slalomeko turismoen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun