Gorengoen mailako igoera faserako sailkatu da Gure Txokoako futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 08:00
Denboraldiko lehen helburua bete eta igoera faserako sailkatu da Berako Gure Txokoako futbol talde nagusia.

Futboleko derbi nagusian Doneztebe nagusitu zitzaion Aurrerari, errugbiko talde nagusi guztiek garaipenak lortu dituzte eta eskubaloian irabazi egin dute Errekako bi talde nagusiek eta galdu BKTk
Gure Txokoa futbol talde nagusiak berdindu egin zuen larunbatean Matzadan eta, gisa honetara, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailatik gorengoen mailara igotzeko fasea jokatuko du. Aurrera eta Donezteberen arteko futbol derbietan, bat eta bat gelditu dira asteburuan. Nagusietan doneztebarrak gailendu ziren eta jubeniletan leitzarrak. Beti Gazte eta Gure Txokoako Gipuzkoako lehen mailako kadeteen artekoak lesakarrak erraz nagusitu ziren Baztango eta Aurrerako neska kadete-infantilen artekoan baztandarrak. Eskubaloian, etxetik kanpo jokatuko dute talde nagusiek eta Errekako gizonezko nahiz emakumezkoek garaipen ederrak lortu zituzten bitartean, BKT galdu egin zuen, Errugbian, BRT Menditarrak taldeko gizasemeek eta Sarako Izarrako emakumeek garaipen garbiak lortu zituzten Iruñean eta Sarako gizonezkoek ere irabazi egin zuten Mourensen.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Zumaiako 2 - Beti Gazte 1 (Asier Taberna)

 

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 2 (Mikel Ariztia eta Imanol Zoko) – CD Injerto 1

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE 2 (Jon Mattin Sukuntza eta Eñaut Zubiri) - Doneztebe FT 3 (Javier Ostiz eta Aitor Agestak 2)

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B 2 (Beñat Erro eta Julen Urreaga) – SD Lagunak B 3

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan lehen faseko azken partida

Gure Txokoa 0 – San Marcial 0. Igoera faserako sailkatu dira beratarrak.

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Intxaurdi 1 - Beti Gazte 2 (Izaro Aldabe eta Leire Ariztegi)

 

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Martutene 1 - Gure Txokoa 0

Beti Gazte 2 (Unax Perez eta Yeray Gerometta) – Ostadar SKT 2

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CD Iruña 4 - CD Baztan 3 (Imanol Goienetxe, Antton Telletxea eta beraien atean)

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

SD Alsasua 2 - CD Baztan B 6 (Chistopher Ali Blandon, Julen Alegre, Luhan Da Silva, Mikel Sansiñena, Eneko Urroz eta Mohamed Azman)

Aurrera KE 1 (Aitor Lizartza) - Doneztebe FT 0

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 0 – CD Castejon 1

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa 0 – Antigua Luberri 5

Martutene B 2 - Beti Gazte 1 (Aimar Otxandorena)

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 5 (Xabier Leiza, Xuban Magaña, Oinatz Aiestaranek 2 eta Jon Semper) - Gure Txokoa 1 (Oier Martin), derbia erraz irabazi zuten lesakarrek.

 

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE 0 – Rotxapea CD 1

CD Baztan 7 (Ander Garatek 3, Eneko Maiorak 2, Julen Elizaintzin eta Unai Urrutia) – CD Atarrabia 0

Doneztebe FT atsedena.

 

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Mariño 2 - Gure Txokoa 0

 

Neska kadete infantilak

Aurrera KE 0 - CD Baztan 6 (Uxue Lizardik 2, Iraide Obregozo, Usoa Meoki, Eider Urrutia eta Carla Sagastibeltza)

Beti Gazte 1 (Alazne Altxu)– UD Mutilvera B 1

 

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Oberena 2 - CD Baztan 1 (Josu Larraioz)

CD Amaya 3 - Aurrera KE 2 (Aiur Ugartemendia eta Peio Agirre)

Doneztebe FT atsedena.

 

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Salesianos 3 - Doneztebe FT 2 (Inhar Aioroa eta Aimar Balda)

CD Valle de Egues B 2 - CD Baztan 3 (Xabier Aleman, Ibai Mugika eta Hegoi Azkarate)

 

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Behobia 2 - Beti Gazte 8 (Beñat Irazokik 4, Jon Rodriguez, Ibai Criado, Enaitz Aginagalde eta Ander Etxegarai)

 

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopan

Allerru 5  - Gure Txokoa 2 (Yasir Ouafik 2)

 

Futbol 8 neska infantil-alebinak

CDF Itaroa Huarte A 2 - Gure Txokoa A 2 (Aroa Martin eta Ane Lazkanotegi)

CD Oberena A 0 - Baztan A 4

Gure Txokoa B atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak

CFS Ribera de Navarra 0 - Aurrera A 8 (Oscar Zubiturrek 4, Juba Vicentek 2, Markel Rekondo eta Ibai Egizabal)

Aurrera B atsedena.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

Helvetia Anaitasuna 29 – Erreka 30

 

Emakumezko seniorrak ligan

Lodisna San Antonio 31 - Baztango BKT 21

BM Loyola 20 – Erreka 29

 

Neska jubenilak ligan

ECA Malkaitz A 31 - Baztango BKT 29

 

Mutiko kadeteak ligan

Erreka KE 23 – CB Burlada 16

 

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT 34 – Helvetia Anaitasuna B 30

Erreka KE 6 – UDC Txantrea 22

 

Mutiko infantilak ligan

Helvetia Anaitasuna A 37 - Erreka KE 12

 

Neska infantilak ligan

Erreka KE 19 – Uharte 32

Baztango BKT A 31 – BM Tafalla 6

Beti Onak Atarrabia C 53 - Baztango BKT B 29

 

Alebin mistoa ligan

BM Ardoi - Baztango BKT A

Uharte B 6 – Erreka 10

GDM La Merced - Aurrera KE

 

Benjamin mistoa

Baztango BKT – ECA Malkaitz A

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailan

Iruña RC 7 - BRT Menditarrak 59

 

Emakumezkoen euskal ligan

Iruña RC 5 - Sarako Izarra RT 40

 

Gizonezkoen Akitania Berriko 3. mailan

US Mourenx 15 - Sarako Izarra RT 21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun