Urrezko binakako aizkolari txapelketa saioa izanen dute igande eguerdian Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 12a, 14:00

Aizkora saio bikaina izanen dute igande eguerdian Leitzako Amazabal pilotalekuan.

2024ko urrezko binakako aizkolari txapelketa Eusko Label Saria lehiaketako jardunaldia izanen dute urtarrilaren 14an, igandean 12:00etan hasita Leitzako Amazabal pilotalekuan. Hiru bikote ariko dira lehian: Jon Rekondo leitzarra eta Oihan Larretxea beratarra alde batetik, Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste, eta Eneko Otaño eta Julen Larrea III.a. Bikote bakoitzak 36 enbor moztu beharko ditu, bost modalitatetan.

Binakako txapelketa nagusiaz gain, gazte mailako banakako aizkolari txapelketako bi norgehiagoka ere izanen dituzte: Unai Etxeberria Osinalde Oier Mitxelenaren kontra, alde batetik, eta Aitor Saralegi Beñat Senosiainen kontra, bestetik.

Harri-jasotzaileak ere izanen dira Leitzan lehian. Gizonezkoen binakako txapelketan Gari Garmendia eta Gorka Etxeberria ariko dira eta emakumeen banakako txapelketan Ainitze Zumeta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun