Ados pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte urtarrilaren 14an Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 12a, 09:00
Igandean Lizartzan jokatutako partidan, Iturriaga eta Orbegozo beteranoek irabazi zieten Zabaleta eta Zabala gazteei.

Ados pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa Sunbillara ailegatuko da asteburu honetan. Urtarrilaren 14n, igandean 10:00etan udal pilotalekuan hasiko den jaialdia Ados pilota eskolako gaztetxoen erakustaldiarekin abiatuko da. Ondotik, promozio txapelketako partida jokatuko dute Galeanok eta Perezek, Ibarrola eta Nahia Bertiz sunbildarraren kontra. Maila nagusian, berriz, Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarra eta Mendiburu, Arrieta eta Maite Ruiz de Larramendi Mujikaren kontra ariko dira.

Hain zuzen, Ados elkarteko sustatzaile den Ruiz de Larramendik iragarria du pilota utziko duela aurten. Beraz, azken aldiz Sunbillan pilotan aritzen ikusteko eta agurtzeko aukera izanen da

Iturriaga Zabaletari gailendu zaio Lizartzan

Ados pilota elkartearen txapelketa nagusiko 2024ko lehen partida Lizartzan jokatu zuten ilbeltzaren 7an. Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok 22-14 irabazi zieten Goiuri Zabaleta leitzarrari eta Zabalari. Beraz, beteranoak gailendu zitzaizkien gazteei (argazkian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun