Osasun etxeetan eta ospitaleetan maskararen erabilera nahitaezkoa izanen da

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 14:00

Azken egunotan maskaren gaiak eztabaida sortu du, baina Espainiako Osasun Ministerioak argitu du gaia: Nafarroako osasun etxeetan eta ospitaleetan «maskara derrigorrean erabili» beharko da, eta «komenigarri erabiltzea» farmazietan eta zahar etxeetan. Erabakia urtarrilaren 10ean sartu da indarrean.

Espainiako Osasun Ministerioak duela egun batzuk iragarri zuen osasun etxeetan eta ospitaleetan maskara nahitaez erabiltzeko proposamena, baina zenbait autonomia erkidego, tartean, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, neurriaren kontra agertu ziren.

Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, arnas aparatuko gaixotasunen igoera tarteko hartu du erabakia. Osasun etxeetan eta ospitaleetan erabilera nahitaezkoa izanen da, baina botiketan eta zahar etxeetan, adibidez, ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun