Zenbat etxebizitza huts daude zure udalerrian?

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 13a, 07:00

Etxebizitza parkearen estatistika egiten du urtero Nafarroako Gobernuak. Argitaratu dituzten azkeneko datuak dira hemen ikusiko dituzuenak, eta 2022ko abenduaren 31ko egoera erakusten dute.

Hutsik dauden etxeak edota bigarren etxebizitza direnak, 2022ko abenduaren 31n

Gure lurraldeari dagokionez, Nafarroako eremuan, bana bertze etxeen % 30 hutsik daude edo bigarren mailako erabilera dute, asteburukoa edo oporretakoa. Kopururik altuenak Aranon (% 68), Areson (% 58) eta Iturenen (% 58) ageri dira. Kontrara, bizitegi huts gutien dituzten herrien artean daude Elgorriaga (% 10), Leitza (% 16) eta Zugarramurdi (% 16).

Fokua Nafarroa osoko datuetara zabalduz gero, bana bertze etxebizitzen % 21 hutsik daude edo bigarren mailako erabilera dutenak dira. Eremuka, kopuru hori aisa handiagoa da Pirinioetan, Lizarraldean eta Nafarroaren erdi-ekialdean. Eremu horietan bizitegien % 50 baino gehiago hutsik baitaude. Kontrara, Iruñerrian dute bizitegi hutsen eta bigarren mailako erabilera duten etxebizitzen ehuneko ttikiena, % 15,3ko bana bertze.

Datuak ikusteko klikatu maparen gainean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun