Azaroan baino 24 gehiago dira, baina urtebete lehenago baino 65 guttiago
563 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emana abendu hondarrean. Azaroan baino 24 gehiago dira, baina urtebete lehenago, 2022ko abenduan baino 65 guttiago. Azken hemezortzi urteetako abenduetako langabetu kopururik ttikiena da.
Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, 20 langabetu gehiago baitira arlo horretan (421). Industria arloan ere langabetu bat gehiago zegoen abendu hondarrean (82) eta eraikuntza arloan hiru langabetu gehiago (23). Nekazaritza-abeltzaintza arloan ere langabetu bat gehiago zegoen (14), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean, aldiz, langabetu bat guttiago (23). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.