Lesakako Arkupe elkartearen lehen pilota txapelketa urtarrilaren 11n abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 9a, 18:00
Lesakako udal pilotalekuan abiatuko da ortzegunean Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa.

Senior A mailako lehen partidak ortzegunean jokatuko dituzte Lesakan, asteburuan kategoria ttikietakoak ariko dira Donezteben, Iruritan, Arantzan eta Sunbillan, senior B mailakoak urtarrilaren 18an hasiko dira eta jubenilak hilaren 21ean

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da aste honetan. Urtarrilaren 11n, ortzegunean 18:30ean hasita, senior A mailako lehen jardunaldia jokatuko dute Lesakako pilotalekuan eta igandean kadete, infantil, alebin eta benjamin mailetakoak Donezteben, Iruritan, Arantzan eta Sunbillan, hurrenez hurren. Hurrengo ortzegunean, urtarrilaren 18an hasiko dira senior B mailakoak eta hurrengo igandean, urtarrilaren 21ean, jubenilak.

Senior A mailan, ortzegunean 18:30ean Lesakan

  • Orbegozo (Bortziriak) eta Oskoz (Oberena) – Armaolea eta Gorriti (Arkupe)
  • Otxoa eta Garmendia (Lapke) – Iraeta (Aurrera Tolosa) eta Juaristi (Oteiza)
  • Iturbe eta Azkoitia (Lagunak) – Uitzi eta Oreja (Araxes)
  • Etxezarreta eta Odriozola (Eple) – Sasiain (Abantzu) eta Olaiz (Oiarpe)

Kadeteak, igandean 09:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

  • Garmendia eta Albizu (Zornotza) – Perez eta Miguelez (Ardoi)
  • Goñi eta Korta (Bortziriak) – Armendariz eta Salanueva (Lodosa)
  • Diaz eta Zudaire (San Miguel) – Oiartzabal eta Caetano (Oiarpe)
  • Oiaregi eta Eskudero (Erreka) – Gomez eta Goñi (Ardoi)
  • Iraizoz eta Zugasti (Lagunak) – Agirre eta Glaria (Aranpilota)
  • Iriarte eta Gomez (Atarrabia) – Sagardui (Umore Ona) eta Bergara (Oiarpe)
  • Bengoetxea eta Ferreruela (Lagunak) – Aristegi eta Gastearena (Buruzgain)
  • Esain (Esteribar) eta Gorraiz (Irurtzun) – Gaztañaga eta Beroiz (Gazteleku)

Infantilak, igandean 09:30ean hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan

  • Ezkioaga eta Navarro (Behar Zana) – Anuntzibai eta Galardi (Oiarpe)
  • Imaz eta Merino (Zugarralde) – Atorrasagasti (Ospele) eta Aranburu (Gure Txeru)
  • Garcia eta Arzelus (Ilunberri)- Irazoki eta Irazoki (Bortziriak)
  • Eraunzetamurgil eta Ubiria (Oiarpe) – Petaca (Najerino) eta Caballero (Eple)
  • Baztan eta Lekunberria (Aranpilota) – Aranburu eta Arrese (Gaztelupe)
  • Ibarguren eta Olaizola (Oiarpe) – Merino eta Goñi (Zugarralde)
  • Etxeberria eta Jimenez (Lagunak) – Garcia eta Arroyo (Txukun Lakua)
  • Telletxea eta Artetxe (Oiarpe) – Olague eta Garcia (Buruzgain)

Alebinak, igandean 09:30ean hasita, Arantzako pilotalekuan

  • Oiartzabal eta Telletxea (Bortziriak) – Aranberri eta Zabala (Umore Ona)
  • Muñoz eta Ruiz de Larrinaga (Txaruta) – Lasa (Arkupe) eta Irazu (Bortziriak)
  • Almandoz (Bortziriak) eta Muñoa (Arkupe) - Goizueta (Arkupe) eta Leiza (Bortziriak)
  • Cuairal eta Gastesi (Aranpilota) – Donazar eta Donazar (Zugarralde)
  • Mikelperizena eta Iguzkiagirre (Bortziriak) – Berrio eta Bertiz (Erreka)
  • Capdequi (Bortziriak) eta Gajate (Arkupe) – Madariaga eta Carballo (Erreka)
  • Perurena eta Apeztegia (Erreka) – Olaso eta Goñi (Atarrabia)
  • Elizegi eta Apezetxea (Umore Ona) – Maritxalar eta Opoka (Erreka)

Benjaminak, igandean 10:00etan hasita Sunbillako pilotalekuan

  • Oteiza eta Sarratea (Erreka) – Etxeberria eta Narvaez (Ororbia)
  • Ansalas (Bortziriak) eta Maritxalar (Arkupe) – Goizueta eta Larralde (Umore Ona)
  • Orkin eta Alsua (Buruzgain) – Eraçarret eta Mendiburu (Erreka)
  • Irurieta (Arkupe) eta Ugalde (Bortziriak) – Telletxea eta Bengoetxea (Erreka)
  • Irurieta (Arkupe) eta Lizardi (Bortziriak) – Lujanbio eta Olaizola (Umore Ona)
  • Andueza (Arkupe) eta Zestau (Bortziriak) – Agerralde eta Jaurena (Txaruta)
  • Andueza (San Miguel) eta Galarza (Zugarralde) – Agirre eta Loidi (Aldabide)
  • Azemar (Oberena) eta Centeno (Larraun) – Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun