Doneztebetik
Donezteben 13:30ean aterako da Bilborako autobusa eta joan nahi dutenek Iturengo Herriko Ostatuan eman beharko dute izena.
Elizondotik
Bilbora joateko autobusa 13:30ean aterako da Elizondotik, Baztanesa paretik. Izena Erratzuko Zubi Punta eta Elizondoko Intza ostatuetan eman beharko da eta fidantza gisa hamar euro utzi beharko dira.
Leitzatik
Leitzan ere autobusa antolatu dute eta 14:00etan abiatuko da Herri Aretotik. Izena Torrea tabernan edo Maimur eta Astiz liburu dendetan eman beharko da osteguna baino lehen. 15 euro ordaindu behar da, eta umeek doan izanen dute.
Lesakatik
Lesakako autobusa 14.00etan suhiltzaileen parketik aterako da. Joan nahi dutenek Arrano ostatuan eman beharko dute izena asteazkena baino lehen. Horren harira, Arantzan jende aunitz apuntatzen bada, bertatik ere autobusa aterako dela jakinarazi dute. Bertzela, Lesakatik joanen dira.
Manifestazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik.