Igoera faserako sailkatzea bere esku du Gure Txokoa futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 08:00

Gure Txokoako futbol talde nagusiak larunbatean etxean jokatuko duen partida irabaztea aski izanen du igoera fasea jokatzeko.

Datorren larunbatean Matzadan jokatuko duen lehen faseko azken partida irabaztea edo berdintzea aski izanen du horretarako

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailatik Gorengoen mailara igotzeko fasera sailkatze da Gure Txokoa futbol talde nagusiaren denboraldi honetako lehen helburua eta hori lortzea eskura du, igandean lortutako garaipenari esker. Lehen fasean hiru lehenbizikoen artean sailkatu beharra du bere multzoan eta, azken partidaren faltan, hirugarrena da, bigarrenarekin eta laugarrenarekin puntutan berdinduta. Kontua da bigarrenak eta laugarrenak, Behobiak eta Landetxak, elkarren kontra jokatuko dutela azken jardunaldian eta beraz, Gure Txokoak larunbatean 18:00etan Matzadan jokatuko duen partida irabaztea edo berdintzea aski izanen du igoera fasera sailkatzeko. Galduta ere pasako litzateke, bertze partidan Behobiak irabaziko balu. Nafarroako ligetako talde nagusientzako, aldiz, jardunaldi kaxkarra izan da asteburukoa eta denek galdu egin dute.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

UD Mutilvera B 3 - CD Baztan 0

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CD Ilunberri 5 - Aurrera KE 0 (abenduaren 23an jokatua).

Doneztebe FT 0 – SD Alsasua 1

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Liceo Monjardin 2 - CD Baztan B 1 (Aritz Maisterrena)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Beti Ona 0 - Gure Txokoa 2 (Mikel Irazoki eta Andoni Telletxea)

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CD Baztan 1 (Imanol Goienetxe) – CD Oberena B 1

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte 8 (Aimar Otxandorenak 4, Gaizka Seinek 2, Joseba Rodriguez eta Peru Urra) – Santo Tomas Lizeoa 0 (gibeleratutako partida)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen maila

Gure Txokoa 1 (Anfoni Offroy) – Mariño 13

Hondarribia B 3 - Beti Gazte 0

 

Giopuzkoako neska kadeteak

Gure Txokoa 0 – Intxaurdi 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun