Arkupeak elkartearen dohaintza hartu du Nafarroako Artxibo Garaikideak

Arkupeak elkarteko bazkideak Bordatxon egindako bazkari batean. Elkarteak Nafarroako Artxibo Garaikideari dohaintzan utzitako argazki ugarietako bat.

Eskualdeko erretiratu elkarteak aktak, argazkiak, aldizkariak eta prentsa-dosier ugari eman ditu 2023an

Nafarroako Artxibo Garaikideak dohaintza berriak hartu ditu 2003. urtean, Nafarroako Funts Garaikideen eta Orainaren programaren esparruan. Dohaintzetan, honako hauen materiala jaso da: Arkupeak Jubilatuen Elkartearena, Lasa Aristu familiarena, Miguel Gortari Beiner familiarena eta Iruñeko 72-22 Topaketen dokumentazioa.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Arkupeak erretirodunen, pentsiodunen, eta alargunen elkartea 1986an sortu zen, eta dokumentazio baliotsua eman du: elkartearen aktak, kideen jarduerak biltzen dituzten argazki-kopuru handia, argitaratutako aldizkaria eta prentsa-dosier ugari, adinekoen eskubideen alde elkartearekin zerikusia duten berriak biltzen dituztenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun