Euskal Herriko sokatira txapelketako jardunaldia izanen dute igande goizean Berangon

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 5a, 17:30

Euskal Herriko lau txapel izanen dira oraindik jokoan urtarrilean.

Gizonezkoen 600 kiloko eta emakumeen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute Bizkaian

Euskal Herriko sokatira txapelketak segida izanen du urtarrilean. Orain arte jokatutako hiru txapelak (gizonezkoen 680 eta 640 kilokoak eta emakumeen 540 kilokoak) Beti Gaztek eskuratu ditu eta urtarrilaren 7an, igandean 11:30ean Berangon (Bizkaia), gizonezkoen 600 kiloko eta emakumeen 500 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dituzte.

Emakumeen 500 kiloko kategorian zazpi talde lehiatuko dira: eskualdeko Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Abadiño (Bizkaia), Badaiotz (Araba), Berriozar, Ibarra (Gipuzkoa) eta Txantrea.

Emakumeen 600 kiloko kategorian, Amaiur eta Beti Gazterekin batera, Abadiño (Bizkaia), Berriozar, Ibarra (Gipuzkoa), Ñapurrak (Lapurdi), Txantrea, Zuraide A eta B (Lapurdi) eta Murueta (Bizkaia).

Igandeko jardunaldiaren ondotik, kategoria hauetako bigarren jardunaldia urtarrilaren 13an jokatuko dute Oiartzunen. Gizonezkoen finala urtarrilaren 20an jokatuko dute Gernikan eta emakumeena hilaren 27an Pobesen).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun