Euriagatik abisu horia ezarri dute gaur 18:00etatik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 5a, 09:00

Argazkia: Jcomp

Aemet meteorologia agentziak abisu horia ezarri du gaur 18:00etatik aitzinera Nafarroa iparraldean. Euriagatik eta elurragatik egin du ohartarazpena. Gaur 600 metrotik goiti elurra egin dezakeela iragarri du eta bihar 700 metrotik goiti. Abisu horia gaur eta bihar izanen da indarrean.

Aroak okerrera eginen du gaur arratsaldean eta euria eta elurra izanen dira protagonistak. Euriari dagokionez, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak adierazi duenez, hamabi orduz 40 mm pila daitezke eta elurraren kasuan, 24 orduz 4 cm-ko elur geruza sortzen ahal da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun