2023 urtean nabarmendu diren txirrindulariak saritzeko balio izan zuen abenduaren 29an Artikako kultur etxean egin zen Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren gala.
Mendi bizikleta
Mendi bizikletari dagokionez, 23 urtez beheitiko kategorian bigarren izan da SH Metalgraf taldeko Hodei Aleman iruritarra. Junior kategorian, berriz, Saltoki-Conor taldeko Eneit Bertiz sunbildarrak lehen postua lortu du. Kadete mailan, Iturrotz taldeko Oihan Aleman iruritarra izan da lehenbizikoa eta Iturrotz taldeko Unax Larraburu sunbildarra hirugarren izan da.
Alebin kategorian, Baztandarra txirrindulari taldeko Sara Gartzia Sanzberro sunbildarrak bigarren postua lortu du.
Master 30 kategorian bigarren izan da Beti Gazteko Gaizka Otxandorena.
Errepidea
Errepideko modalitatean, berriz, Iname-Ermitagaña taldeko Ander Larraburu Hernandorena sunbildarrak infantil kategorian lehen postua lortu du. Kadete mailako mendiko sailkapenean bigarren izan da Joanes Olaizola leitzarra.
Master-30 kategorian lehenbizikoa izan da Baxurdeko Ion Zeberio elizondoarra eta hirugarren Beti Gazteko Gaizka Otxandorena elizondoarra.
Master-60 kategorian, Transbidasoa-Beti Gazte taldeko Luziano Mitxelena lesakarrak lehen saria lortu du eta Baztandarra taldeko Francisco Javier Meoki elizondoarrak bigarren postua.
Triala
Trialean, Beti Gazteko Uxuri Portu lesakarrak lehen postua lortu du alebin mailan eta Lizar-Trial taldeko Xabier Valverde lesakarrak hirugarrena junior mailan.