Urteko lehenengo egunean, urtarrilaren 1ean, egin zuten ONCEren Eguberrietako Zozketa Berezia, eta tartean diru pixka bat banatu dute eskualdean. Zehazki hirugarren saria, 01518 zenbakia duten 10 dezimo saldu ditu Santi Ibargarai Iribarren saltzaileak Elizondon, Oronoz-Mugairin, Sunbillan eta Donezteben. Dezimo bakoitzak 20.000 euroko saria du, eta denera 200.000 euro banatu dituzte.