Demografia datuak

Ikusi hemen udalerriz udalerriko biztanleria azken datuen arabera

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 3a, 19:00

Legasako plazaren ikuspegia. Bertizarana da erroldatutako biztanle kopuruan gehien handitu den eremuetako bat. Argazkiaren egilea: Irantzu PASTOR (Uraren Bailarak)

INE Espainiako Estatistika Institutuak 2023ko ilbeltzaren 1ean udalerri bakoitzak zuen biztanleriaren berri eman du orain berriki. 2022ko datuekin konparatuz, biztanleriak goiti egin du hamasei udalerritan, hamarretan beheiti eta bertze batean kopurua ez da batere aldatu.

TTIPI-TTAPAren lurraldeak Nafarroako eta Lapurdiko aldeetan dituen 27 udalerrien biztanleriak, oro har, bilakaera positiboa izan du 2022tik 2023ra. Zehazki, 649 bizilagun gehiago (+% 1,69) daude erroldatuak azkeneko datu ofizialen arabera, hau da, udalerri guztiak elkarrekin kontatuz gero:

  • 2022ko ilbeltzaren 1ean 38.355 biztanle.
  • 2023ko ilbeltzaren 1ean 39.004 biztanle.

Herrialdeka:

  • 2022an Nafarroako eremuan 28.548 biztanle.
  • 2023an Nafarroako eremuan 28.683 biztanle (+% 0,47).
  • 2022an Lapurdiko eremuan 9.807 biztanle.
  • 2023an Lapurdiko eremuan 10.321 biztanle (+% 5,24).
 

Zein dira gehien goratu diren udalerriak

2022tik 2023ra hamasei udalerritan emendatu da biztanleriaren kopurua. Hauek dira:

  • Zugarramurdi (+% 14,36),
  • Urdazubi (+% 9,70),
  • Oiz (+% 7,26),
  • Senpere (+% 6,43),
  • Bertizarana (+% 6,01),
  • Eratsun (+% 3,33),
  • Saldias (+% 3,33),
  • Ituren (+% 3,30),
  • Arantza (+% 3,05),
  • Ezkurra (+% 2,90),
  • Beintza-Labaien (+% 2,35),
  • Sara (+% 2,11),
  • Goizueta (+% 2,02),
  • Doneztebe (+% 1,92),
  • Bera (+% 0,56)
  • Etxalar (+% 0,36).

Pixka bat behera egin dutenak

Beheranzko joera izan dute hamar udalerrik eta Urrozek kopuruari eutsi dio. Hauek dira:

  • Elgorriaga (-% 4,65),
  • Donamaria (-% 2,15),
  • Igantzi (- % 1,89),
  • Zubieta (- % 1,35),
  • Areso (- % 1,11),
  • Arano (- % 0,90),
  • Lesaka (+% 0,76)
  • Sunbilla (- % 0,74),
  • Leitza (- % 0,43),
  • Baztan (-% 0,25),
  • Urroz (% 0,00),

Eskualdeka

Azkeneko aldian erroldatutako biztanleen kopuruak pixka bat beheiti egin du Leitzaldean (- % 0,48) eta Baztanen (- % 0,25), baina gainerako eremu guztietan goiti egin du. Goranzko joerarik handiena Bertizaranan (+ % 6,01) eta Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdiko eremuetan (+ % 5,56) izan dute, eta gutiago bada ere, goiti egin dute Urumealdean (+ % 1,61), Malerrekan (+ % 1,02) eta Bortzerrietan ere (+ % 0,12).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun