48 neska-mutikok parte hartu dute Leitzan egindako Eskubaloi Txapelketa Triangularrean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 29a, 08:00

Abenduaren 27an eskubaloiaren bueltan hitzordu berezia antolatu zuen Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak. Lekunberriko Eskubaloi taldeko eta Doneztebeko Errekako jokalariak gonbidatu eta eskubaloi txapelketa triangularra egin zuten. Hamar eta hamaika urte arteko 48 neska-mutikok parte hartu zuten txapelketan: Lekunberriko 12 jokalarik, Doneztebeko Erreka Elkarteko 17 jokalarik eta Leitzako 19 jokalarik. Aurrera Elkarteak bi talde osatu zituen eta denek denen kontra jokatzeko aukera izan zuten. Oso giro ona sortu zen bai kantxan baita harmailetan ere, jende asko hurbildu baitzen partiduak ikustera. Bukaeran dominak eta arratsaldekoa eman zizkieten jokalari guztiei. Argazkiak: Garbiñe Hernandorena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun