Oriamendik antolatutako 53. Binakako erremonte txapelketako finalerdiak abenduaren 23an jokatuko dituzte Hernaniko Galarretan, larunbatean 15:15ean hasiko den jaialdian. Lehen mailako txapelketan ez da eskualdeko erremontistarik izanen, baina bigarren mailakoan, Loitegi eta Eskudero, Irazu eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontra ariko dira.
Larunbatean 15:15ean Galarretan hasiko den jaialdiko lehen partidan, txapelketakoa izanen ez den bakarrean, Segurola eta Larrañaga, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra ariko dira.
Ondotik, lehen mailako finalerdia jokatuko dute Urrizak eta Azpirozek eta Aldabek eta Barrenetxea IVak. Finalerdiko irabazleek Ansa II. eta Martirenaren kontra jokatuko dute lehen mailako finala.
Bigarren mailako finalerdian, Loitegi eta Eskudero, Irazu eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontra ariko dira. Finalerdiko irabazleek Goikoetxea V.aren eta Aiestaran VI.aren kontra jokatuko dute bigarren mailako finala.