Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketako finala jokatuko dute Utergak eta Otanok gaur Labriten

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 21a, 10:00

Finalaren aurkezpena egin zuten atzo Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartearen egoitzan. ezkerretik eskuinera agertzen diren: Aguirre eta Arruiz, Larreta (EM Navarra), Imanol Erviti, Lorea, Vivar eta Leatxe.

Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako Elkartearen aldeko jaialdia izanen da eta Imanol Erviti txirrindulari ohia omenduko dute

Xanti Uterga doneztebarrak eta Agoizko Mikel Otanok jokatuko dute Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketa-Martiko Sari Nagusiko finala abenduaren 21ean, ortzegunean 18:30ean hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den jaialdian.

Final nagusiaren aitzinetik, binakako partida jokatuko dute Osesek eta Ionek, Xuban Iturregi iruritarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Partida honen eta finalaren artean, aurten txirrindularitza profesionala utzi duen Imanol Ervitiri omenaldia eskainiko zaio. Jaialdia Esklerori Anizkoitzaren Nafarroako Elkartearen alde izanen da. 22 urtetik goitikoek 10 euro ordaindu beharko dute, 16 eta 22 urte artekoek 5 euro eta 16 urtetik beheitikoak doan sartzen ahalko dira Labritera.

Hain zuzen, finalaren aurkezpena egin zuten asteazkenean Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako elkartearen egoitzan. Aurkezpenean izan ziren Silvia Lorea, Esklerosi Anizkoitzaren Nafarroako elkartearen presidentea; Imanol Erviti txirrindulari ohia, Erremonte Fundazioko Alfredo Arruiz eta Jaime Agirre, txapelketaren babesle nagusia den Martiko enpresako Mateo Vivar eta E•remonte Iruña enpresako Josemi Leatxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun