Urteko azken partida etxean irabazten saiatuko da Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 22a, 08:00
Etxeko bolada onari eusten eta urtea jautsiera postuetatik kanpo bukatzen saiatuko dira larunbatean Beti Gazteko gizonezkoak.

Lesakako emakumeak Zumarragan ariko dira eta gainerako futbol, eskubaloi eta errugbi talde nagusiek ez dute jardunaldirik izanen asteburu honetan

Eskualdeko kirol talde gehienek jokatu dituzte dagoeneko aurtengo partida guztiak. Halere, zenbait futbol taldek oraindik Eguberrietako asteburu honetan izanen dute jardunaldia. Futbol talde nagusien artean, Beti Gaztekoak bakarrik ariko dira. Gizonezkoak Mastegin ariko dira larunbatean, urtea denboraldi batekin bukatzeko helburuarekin. Etxean bolada ona dute lesakarrek. Denboraldiko etxeko lehen bi partidak galdu zituzten, irailean, baina geroztik lau garaipen eta berdinketa lortu dituzte. Bolada horri eusten saiatuko dira. Emakumeak, berriz, Zumarragan ariko dira. Kategoria ttikiagoetan ere jokatuko dira zenbait futbol partida. Errugbian, berriz, Txinbaz taldeko gazteek Irunen jokatuko duten partidarekin akituko dute urtea.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Urola - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zumarragako Argixao zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa – San Marcial, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

Vasconia B - Beti Gazte, larunbatean 12:45ean Donostiak Puio zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CD San Ignacio - CD Baztan, larunbatean 19:45ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Igeltegi Donostia - Gure Txokoa, larunbatean 17:00etan Donostiako La Sallen.

Beti Gazte – Santo Tomas Lizeoa gibeleratua.

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Atarrabia, larunbatean 15:45ean Leitzako Arkiskilen.

CD Inter de Pamplona - Doneztebe FT, larunbatean 11:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

CD Baztan – CD Valle de Egues, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Beti Gazte – Touring, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 15:45ean Berako Matzadan.

 

FUTBOL 8

Benjaminak

Gure Txokoa C - Doneztebe A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe B - Baztan C, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan A - Gure Txokoa B, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte B - Baztan B, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A - Beti Gazte A, larunbatean 17:45ean Berako Matzadan.

 

ERRUGBIA

Euskal liga sub 16

Txinbaz – Uribealdea Gatika, larunbatean 12:00etan Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun