Emanaldi honekin bukatuko da Harriondoa kultur etxearen hamargarren ospatzeko Sorginxulo Lesakako Kultur Bilguneak eta Lesakako udalak antolatutako ‘Hamar urte, hamaika dinamika’ proiektuaren egitaraua.
Dena den, Lesakako eta Elizondoko musika bandek Elizondon ere eskainiko dute ‘Ez gara Felix Linares baina…’ kontzertua abenduaren 30ean.
Musika Eskolaren Eguberrietako kontzertua
Emanaldi honen bezperan, abenduaren 22an, ortziralean 18:00etan, Lesakako Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua emanen du Harriondoan.