Eratsunen Pausoz Pauso taldeko bortz ordezkariek hartu zuten larunbatean kargua. Nagore Eskudero Baleztena aukeratu zuten alkate, eta berarekin batera, Raquel Telletxea Santesteban, Ana Isabel Mariezkurrena Murgia, Nekane Bendoiro Urroz eta Patxi Mariezkurrena Deskarga zinegotziek osatu dute udalbatza.
Zubietan 2015etik Zubietako alkatea den Ernesto Dominguez Oleak segituko du aginte makilarekin. Berarekin batera, Herriko Taldeko Ezekiel Loiarte Santestebanek, Ainhoa Mindegia Santestebanek, Periko Hilario Santesteban Loiartek eta Txomin Hualde Elizaldek hartu zuten larunbatean kargua. Martxel Elizalde Elizaldek ezin izan zuen hitzordura joan, eta hala, abenduaren 20an eginen duten ezohiko plenoan hartuko du kargua.
Arantzan EH Bilduko zazpi udal ordezkariek hartu zuten kargua. Xatur Larralde Ibarrola da orain alkatea, eta Leire Mitxelena Gamio, Igor Ugalde Salazar, Ana Maeztu Villanueva, Andoni Mitxelena Danboriena, Itziar Arozena Bergara eta Julen Oskoz Elizondo zinegotziak.