Doneztebeko Erreka elkarteak bigarrenez antolatutako Bortz Kirol txapelketako final ikusgarria jokatu zuten larunbatean Ezkurra pilotalekuan David Albiasu narbartearrak eta lehen edizioa txapeldun izan zen Eiherelarreko Jerome Karrikaburuk. Hiru tantoko aldea bertzerik ez zen izan bi edizioetan jokatutako partida guztien artean berdinduena izan zen finalean. Azkenean, halere, Karrikaburuk eutsi zion txapelari.
Espero bezala, lehen bi modalitatetan oinarritu zuen garaipena Karrikaburuk. 15-1 irabazi zuen xaren era 15-4 joko garbin. Eskularruan egon zitekeen finaleko gakoa eta lehia estu baten ondotik, Karrikaburuk 15-13 irabazi zion Albiasuri. Azkeneko bi modalitatetan, paletaz eta eskuz, erraz nagusitu zen Albiasu, 15-2 paletaz eta 5-4 eskuz, baina ez zuen aski izan txapela lortzeko. Azkenean, Karrikaburuk 51-Albiasuk 48.

Aitzinetik, hirugarren posturako lehia jokatu zuten David Mitxeo doneztebarrak eta Anoetako Aratz Luixak. Lehen bi modalitatetan gipuzkoarra erraz gailendu zen (12-1 xaren eta 12-4 joko garbin). Eskularruarekin 12-4 nagusitu zen doneztebarra, paletarekin 12-4 Luixa eta eskuz, 12-1 irabazi zuen Mitxeok. Beraz, Luixak lortu zuen hirugarren postua, denera 41-33 irabazi baitzion Mitxeori.

Joseba Legarra Erreka elkarteko presidentea, Laxoa Elkarteko Tiburtzio Arraztoa eta Doneztebeko udaleko Maider Ilarregi eta Juan Telletxea zinegotziak izan ziren sari banaketan,