Denboraldiko bigarren garaipena lortu du erregionaleko Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 08:00
Baztango BKT eskubaloi taldeko senior, jubenil, kadete eta lehen mailako infantilek garaipenak lortu dituzte asteburu honetan. Argazkia: Ondikol

Doneztebek eta Gure Txokoak ere irabazi egin dute, maila autonomikoko Baztanek berdindu eta Aurrerak eta Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumeek galdu

Bakarren batzuk hurrengo asteburuan ere jokatuko baldin badute ere, eskualdeko kirol talde gehienentzat urteko azken jardunaldia izanen da asteburu honetakoa. Futbol talde nagusiei dagokienez, azpimarratzekoak Baztango erregionaleko taldearen denboraldiko bigarren garaipena eta beraien helburuetan lanean segitzeko indarra emanen dien Doneztebe eta Gure Txokoa taldeen garaipenak. Aurrerak eta Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumeek galdu egin zuten eta maila autonomikoko Baztanek berdindu. Eskubaloian, Baztango BKTko senior, jubenil, kadete eta lehen mailako infantilek garaipenak lortu zituzten. Errugbian, Sarako Izarrako gizonezkoek irabazi egin zuten Ziburun derbian, baina esku hutsik bueltatu ziren BRT Menditarrak taldekoak Logroñotik eta Sarako Izarrako emakumeek ere galdu egin zuten etxean.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Mutriku 3 - Beti Gazte 2 (Mattin Lekuona eta Asier Taberna)

 

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 2 (Mikel Ariztia eta Javier Urrutia)– CD Iruña 2

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE 1 (Jon Vazquez) – CD Lezkairu 3

CD Iruntxiki 0 - Doneztebe FT 3 (Txomin Omar 2 eta Aitor Larunbe)

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B 3 (Iker Oteiza, Julen Trantxe eta Beñat Erro) – Beti Kozkor B 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Landetxa 1 - Gure Txokoa 3 (Enaitz Portu, Xiker Lizardi eta Urtzi Fagoaga)

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Maialen Jaurena) – Touring 2

 

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Lengokoak 2 - Gure Txokoa 2 (Jokin Irazoki eta Peio Martikorena)

Beti Gazte 0 – Añorga B 1

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CD Baztan 7 (Imanol Goienetxek 4, Markel Torres, Antton Telletxea eta Zena Irisarri) – CD Lagun Artea 0

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Doneztebe FT 9 (Koteto Ezkurrak 2, Mikel Orbegozok 2, Izei Astibiak 2 eta Oihan Lujanbio) – CD Kirol Sport A 0

CD Baztan B 0 – CF Gazte Berriak Ansoain 7

UCD Burlades B 0 - Aurrera KE 2 (Jon Mikel Agirrek 2)

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Inhar Taberna eta Bruno Moncalvillo) - Beti Gazte 0, derbia beratarrek irabazi zuten Matzadan.

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Hondarribia B 7

Beti Gazte 2 (Jon Semper eta Xuban Magaña) – Oiartzun 3

 

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

CD Valle de Egues A 3 - Aurrera KE 3 (Oinatz Alkorta, Aimar Rekondo eta Ekaitz Mitxelena)

Doneztebe FT 2 (Rafa Guertan eta Jon Ander Etxebeste) – CD Paz Ziganda 3

JD San Jorge 1 - CD Baztan 7 (Ander Garatek 3, Julen Elitzaintzinek 2, Markel Telletxea eta Aitor Organbide)

 

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Hondarribia 2 - Gure Txokoa 1 (Haizea Otaegi)

 

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT 3 (Anartz Ezkurrak 2 eta Aratz Retegi) – Berriozar CF A 0

CD Baztan 4 (Julen Baldanta, Mikel Etxabarri, Josu Larraioz eta Urko Iturralde) – CD Salesianos 0

CD Amigó 3 - Aurrera KE 4 (Hodei Sagastibeltzak 3 eta Manex Lekuona)

 

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT 5 (Ibai Urrizak 3, Peio Mariezkurrena eta Jon Juvera) – AD Mendillorri 1

CD Baztan 3 – CD Atarrabia 2

 

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Beti Ona 7 - Beti Gazte 2 (Beñat Irazokiren golak)

 

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Dunboa Eguzki 0 - Gure Txokoa 5 (Pedro Zanettik 2, Xabier Perez, Yasir El Ouafi eta Xiker Fernandez)

 

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Gure Txokoa A atsedena.

Baztan A 5 – CDF Itaroa Huarte A 0

SD Alsasua -3  Gure Txokoa B 2 (Aiala Urroz eta Amaia Urroz)

 

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak

Aurrera A atsedena.

Aurrera B 5 (Jose Luis Barberiak 2, Egoi Zabaleta, Naroa Lasarte eta beraien atean) – CD Xota FS 4

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

Erreka atsedena.

 

Emakumezko seniorrak ligan

Baztango BKT 25 – BM Loyola 17

Erreka 21 – ECA Malkaitz 26

 

Neska jubenilak ligan

Baztango BKT 30 – Lagunak 20

 

Mutiko kadeteak ligan

Erreka KE atsedena.

 

Neska kadeteak ligan

UDC Txantrea A 20 - Baztango BKT 33

Uharte 30 - Erreka KE 15

 

Mutiko infantilak ligan

Erreka KE 24 – Txantrea 16

 

Neska infantilak ligan

Lizarreria B 35 - Erreka KE 29

Uharte 20 - Baztango BKT A 26

Baztango BKT B 17 – ECA Malkaitz B 19

 

Alebin mistoa ligan

Baztango BKT A – Uharte B

Erreka 10 – ECA Malkaitz B 6

Aurrera KE – BM Noain

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailan

Envases RC Rioja 44 - BRT Menditarrak 14

 

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT 0 - Durango RT 20

 

Gizonezkoen Akitania Berriko 3. Mailan

Ziburu 12 - Sarako Izarra RT 2

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun