Trikidantz taldeak 'Bixi bixi' abestia kaleratu du

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 16a, 11:00

Trikidantz taldearen Bixi bixi abestia ikusgai dago dagoeneko. Abesti honekin, aro berri baten hasiera iragarri du taldeak. Eneko San Sebastian, Asier Garatea eta Arkaitz Mindegiarekin batera, Birjinia Mariezkurrena, Xabier Salaberri, Alex Sansiñena eta Pello Etxebeste ariko dira aurrerantzean.

Ituren, Leitza eta Etxarri Aranatzen grabatu zuten bideoklipa eta bertako herritarrak ageri dira bideoan Trikidantz taldekoekin batera dantzan. Amaia Agirre bertsolariarenak dira hitzak, musika Trikidantz taldeak sortu du eta bideoa Ekanda ekoizpenak egin du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun