Bortz Kirol txapelketako finala jokatuko dute Karrikaburuk eta Albiasuk larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 15:30

David Albiasu narbartearrak paleta du jokamolde kuttuna. Nafarroako txapeldun izan zen azaroan modalitate honetan.

Ezkurra pilotalekuan hirugarren posturako partida jokatuko dute lehenik Luixak eta Mitxeok (15:15) eta finala gero

David Albiasu narbartearrak eta Eiherelarreko Jerome Karrikaburuk, gaur egungo txapeldunak, jokatuko dute Doneztebeko Erreka elkarteak bigarren aldiz antolatutako Bortz Kirol pilota txapelketako finala abenduaren 16an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Larunbatean 15:15ean, hirugarren posturako lehia jokatuko dute David Mitxeo doneztebarrak eta Anoetako Aratz Luixak. Segidan jokatuko dute finala Karrikaburuk eta Albiasuk.

Finalaren ondotik eginen dute sari banaketa eta luntxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun