Nafarroako 24. Paxaka txapelketaren finala igande arratsaldean jokatuko dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 19:00
24. paxaka txapelketaren finala igande arratsaldean jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Aranabia pilotalekuan 16:30ean izanen da hirugarren posturako lehia eta segidan, txapelduna erabakiko duen partida

Laxoa Elkarteak hogeita laugarren aldiz antolatutako Nafarroako paxaka txapelketako finala jokatuko dute abenduaren 17an, igandean 17:30ean hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan. Aitzinetik, 16:30ean, hirugarren postua erabakitzeko lehia jokatuko dute.

Oiztarren eta baztandarren arteko finala izanen da: Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaieta oiztarrak, Gorka Urtasun eta Mikel Sagaseta iruritarren eta Juan Mari Maia elizondoarraren kontra. Hirugarren posturako lehian ere Malerreka eta Baztango pilotariak izanen dira aurrez aurre: Jon Apeztegia eta Mikel Telletxea doneztebarrak eta Ugutz Zelaieta oiztarrak, Manu Irigoien eta Kaiet Itoiz erratzuarrak eta Egoitz Prim iruritarra izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun