Euskal Herriko sokatira txapelketako hirugarren jardunaldia Busturian jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 15:00

Beti Gazteko 540 kiloko emakumeen zortzikotea Elizondoko lehen jardunaldian. Tiraldi guztiak irabazi zituzten orduan.

Amaiur eta Beti Gazteko 640 kiloko gizonezkoen eta 540 kiloko emakumeen taldeak Bizkaian lehiatuko dira

Euskal Herriko sokatira txapelketako hirugarren jardunaldia abenduaren 16an, larunbatean 17:00etan hasiko da Busturian (Bizkaia). Hain zuzen, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia jokatu dute eta bietan Beti Gazte eta Amaiurko tiralariak ariko dira.

Kategoria hauetako lehen jardunaldia abenduaren 3an jokatu zuten Elizondon eta bertan Beti Gazteko gizonezkoak nahiz emakumezkoak nagusitu ziren, tiraldi guztiak irabaziz eta txapela janzteko faborito direla erakutsiz.

Emakumeen kategorian, Beti Gazteren gibeletik, Ibarra, Amaiur, Abadiño, eta Badaiotz sailkatu ziren Elizondon. Gizonezkoetan, berriz, lesakarren gibeletik Zuraide A, Abadiño, Ñapurrak, Amaiur, Ibarra, Zuraide B eta Murueta sailkatu ziren.

Kategoria hauetako hirugarren jardunaldia eta finalak abenduaren 23an jokatuko dituzte Donezteben.

Ondotik, 2024ko ilbeltzean jokatuko dituzte bertze kategorietako txapelak. Tartean, txapelketa mistoko lehen jardunaldia urtarrilaren 14an jokatuko dute Lesakan. Euskal Herriko lanak bukatuta, otsailaren 8tik 11ra Suediako Helsinborg hirian jokatuko den munduko txapelketan ere parte hartzekotan dira Beti Gazteko tiralariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun