Giltzarri abesbatzak Valentzian ospatu du bere 25. urteurrena

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 19:00

Giltzarri Abesbatzak 25 urte bete zituen 2021ean, baina pandemia tarteko, ezin izan zuten urteurrena ospatu. Bi urte beranduago bada ere, orain egitea erabaki dute, Valentziara bidaiatuz. Erriberrin ezagututako Tavernes de la Valldignako (Valentzia) Marinyen abesbatzako kideek hara joateko gonbita egin zieten eta baiezkoa eman zuten. Abenduaren 7tik 10era Valentzia aldean 40 lagun ibili dira eta abesteaz gain, abesbatzako kideek elkarrekin egun batzuk pasatzeko aukera izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun