Ba al zenekien amuarrainen errunaldia negu hondarrera arte luzatzen ahal dela?

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 17a, 07:30

Amuarraina (Salmo trutta) azaroaren erdialdean hasi eta neguaren bukaera arte erruten duen espeziea izaten da. Hala ere, ez da arraroa izaten neguaren bukaeran ere aleren bat erruten ikustea. Horrela, errute-denboraldia luzatzen da eta, ondorioz, arrautzen biziraupen-aukerak handitzen dira.

Nafarroako Basozainek argitaratu duten bideo honetan ikus dezakegu errekako legar mugitu horretan habi handi bat dagoela, hainbat amuarrainena segur aski, eta hor amuarrain bikote bat ari dela erruten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun