Eskualdeko 386 ikaslek parte hartuko dute Nafarroako Iraupen Eskiko Eskola Kanpainan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 18:00

Nafarroako Kirol Institutuak atzo aurkeztu zuen Iraupen Eskiko Eskola Kanpainaren 40. edizioa, eta urtarrilaren 8tik apirilaren 19ra txandatan banatuta, Nafarroa osoko 268 ikastetxetako 4.000 ikaslek parte hartuko dute. Tartean izanen dira eskualdeko hamazazpi ikastetxetako 386 ikasle. Izaban eta Otsagabian eginen dituzte egonaldiak.

Zozketak egin ondotik, eskualdeko hamazazpi ikastetxetako 386 ikaslek izanen dute iraupen eskiko eskola kanpainan parte hartzeko aukera. Haiekin batera, 37 irakasle joanen dira. Bertze hainbat, ordea, kanpoan gelditu dira.

 

Izabara joanen diren eskualdeko ikastetxeetako ikasleak

1. txanda, urtarrilaren 8tik 12ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Narbarteko Arotzenea eskola 13 (LH 5 eta 6. mailak) 2
Legasako eskola 10 (LH 5 eta 6. mailak) 2
Sunbillako eskola 15 (LH 5 eta 6. mailak) 2
Iturengo Pulunpa eskola 17 (LH 5 eta 6. mailak) 2
8. txanda, martxoaren 4tik 8ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Leitzako Erleta eskola 43 (LH 6. maila) 3
Aresoko Nazabal eskola 4 (LH 6. maila) 1
9. txanda, martxoaren 11tik 15era
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Arantzako eskola 14 (LH 5 eta 6.  mailak) 1
Berako Ricardo Baroja eskola 51 (LH 5 eta 6.  mailak) 4
Etxalarko Landagain eskola 20 (LH 5 eta 6.  mailak) 2
Igantziko eskola 12 (LH 5 eta 6.  mailak) 1
Lesakako Irain eskola 28 (LH 5 eta 6.  mailak) 2
10. txanda, martxoaren 18tik 22ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Leitzako Amazabal institutua 31 (DBH 1) 3
12. txanda, apirilaren 15etik 19ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Berako Labiaga ikastola 39 (LH 6 eta DBH 1) 3

 

Otsagabira joanen diren eskualdeko ikastetxeetako ikasleak

6. txanda, otsailaren 19tik 23ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Lesakako Tantirumairu ikastola 18 (LH 5. eta 6. mailak) 2
Doneztebeko San Miguel eskola 26 (LH 6. maila) 2
7. txanda, otsailaren 26tik martxoaren 1era
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Elizondoko eskola 14 (LH 6. maila) 2
8. txanda, martxoaren 4tik 8ra
IKASTETXEA IKASLEAK IRAKASLEAK
Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskola 31 (LH 5. eta 6. mailak eta DBH) 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun