Karrikaburuk bortz modalitatetatik lauretan irabazi zion Luixari (15-4 xaren, 15-8 joko garbin, 15-8 eskularruaz eta 15-5 eskuz) eta gipuzkoarra paletan gailendu zitzaion gaur egungo txapeldunari (15-3). Denera, 63 tanto egin zituen Karrikaburuk eta 40 Luixak.
Eskualdeko bi pilotarien arteko finalerdian, berriz, Albiasu hiru modalitatetan nagusitu zen (15-5 irabazi zuen xaren, 15-2 paletaz eta 15-12 eskuz), baina Mitxeo bertze bitan gailendu zen (15-12 joko garbin eta 15-14 eskularruarekin). Denera, narbartearrak 71 tant egin zituen eta doneztebarrak 49.
Finalerdietako irabazleek, Karrikaburuk eta Albiasun, abenduaren 16an, larunbatean jokatuko dute finala Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.