Bederatzi gol egin ditu Doneztebeko futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 11a, 08:00
Doneztebe futbol talde nagusiak inoiz lortutako gol sortarik handiena egin du. Argazkia: Foto Zaldua

Nafarroako ligetako gainerako futbol talde nagusiek galdu egin dute eta neska kadete-infantilen derbian Beti Gazte nagusitu zaio Baztani
Asteburu berezia izan da eskualdeko kirol taldeentzat eta bakar bakarrik Nafarroako ligetan ari diren futbol, futbol-8 eta areto-futboleko taldeek izan dute jardunaldia. Eskubaloian, errugbian eta Gipuzkoan ari diren futbol taldeek atseden izan dute. Futbol talde nagusien artean Doneztebek bakarrik lortu du garaipena, ez nolanahikoa gainera. Bederatzi gol egin eta bakar bat ere ez zuen jaso, inoiz lortu duen garaipenik handiena. Baztango bi taldeek eta Aurrerak, aldiz, galdu egin zuten. Neska kadete-infantilen derbian, Beti Gazte nagusitu zitzaion Baztani Giltxaurdin.

FUTBOLA

 

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Amigó 4 - CD Baztan 1 (Ion Osakar)

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CF Beti Casedano 3 - Aurrera KE 1 (Javier Morras)

Doneztebe FT 9 (Enaitz Iriartek 4, Aitor Agesta, Txomin Omar, Aitor Larunbe, Urko Oiarzabal eta Xabi Erasun) – CD Mendi 0

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Kirol Sport 3 - CD Baztan B 0

 

Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan

CD Kirol Sport 2 - CD Baztan 0

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Berriozar CF B 1 - Doneztebe FT 2 (Ioritz Iribarren eta Oier Erkizia)

CD Baztan B 1 (Julen Alegre) – CD Universidad de Navarra 3

Aurrera KE 3 (Aitor Lizartza eta Eder Sagastibeltzak 2) – AD Mendillorri A 1

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UCD Burlades 3 - Aurrera KE 0

 

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE 2 (Aimar Iturbe eta Hodei Sagastibeltza) – JD San Jorge 0

Berriozar CF A 1 - Doneztebe FT 8 (Jon Ander Etxebestek 4, Iñaki Bazterrikak 3 eta Unai Lizasoain)

CD Baztan 5 (Ander Garate, Markel Telletxea, Julen Elizaintzin, Iker Galarregi eta Ekaitz Franzesena) – CAD Irabia 1

 

Neska kadete infantilak

CF Gazte Berriak Ansoain 4 - Aurrera KE 0

CD Baztan 1 (Eider Urrutia) - Beti Gazte 3 (Maddalen Arenasek 2 eta Julene Danboriena)

 

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Liceo Monjardin 0 - Doneztebe FT 9 (Oier Rekartek 3, Markel Ariztegik 2, Anartz Ezkurrak 2, Lukas Ezkurra eta Anton Balda)

CD Lezkairu B 1  CD Baztan 5 (Eneko Zelaietak 2, Aitor Ripa, Josu Larraioz eta Julen Baldanta)

Aurrera KE 2 (Manex Lekuona eta Manex Lasarte) – CD San Cernin 1.

 

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Gure Txokoa A 2 (Aroa Martinen golak) - Baztan A 0

CD Asdefor 5 - Gure Txokoa B 0

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak

Aurrera A 5 (Ibai Egizabalek 2, Juba Vicente, Eñaut Bidart eta Oscar Zubitur) – CD El Redin A 5

AD San Juan A 14 - Aurrera B 1 (Airywar Porate)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun