Osasunak irabazi du Anelaren aldeko futbol torneo solidarioa

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 7a, 17:00

Anela alboko esklerosi amiotrofikoaren Nafarroako elkarteari laguntzeko futbol torneo solidarioa egin zuten atzo Elizondoko Giltxaurdi zelaian. Baztango eta Doneztebeko udalek eta Nafarroako Futbol Federazioak antolatu zuten hitzordua eta lau talderen artean, gorritxoak nagusitu ziren.

Argazkiak: Juan Mari Ondikol.

Baztanek, Doneztebek, Osasunak eta Real Sociedadek parte hartu zuten AEA alboko esklerosi amiotrofikoaren aldeko futbol torneoan. Doneztebek 0-3 galdu zuen Osasunaren kontra; Baztanen eta Realaren arteko partidan 1-5 txuri-urdinak izan ziren nagusi; Doneztebek 4-0 irabazi zion Baztani eta Osasunak 2-0 Realari. Hala, Osasunarentzat izan zen txapelketa eta bildutako dirua Anelara bideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun