Paperezko edizioaren 64.000 ale banatuko dira egunotan Hego Euskal Herrian, eta azkeneko urteotan bezala, bi azal izanen ditu, katalogoaren bi atalei sarbidea errazteko.
Katalogoko artikulu guztiak ikusi nahi dituztenek, berriz, webgunera jo beharko dute. Etengabe eguneratzen da eta bi atalen artean, 8.000 produktu inguru biltzen ditu. Atal bakoitzak bere direktorioa du, eta produktu motaren araberako bilaketaren bidez, tituluaren, argitaletxearen, autorearen, adin-tartearen edota prezioaren arabera bila daitezke.
Azken nobedadeen berri izan nahi dutenek buletin elektronikora harpidetzeko aukera dute web-orrian. Urte osoan hamar buletin jasoko dituzte, argitaratu berri diren produktuekin. Izan ere, horixe da katalogoaren helburua: euskarazko azken nobedadeak erabiltzaileen eskura modu errazean jartzea.