Nafarroako ligetako futbol taldeek bakarrik jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 8a, 08:00
Baztan eta Beti Gazteko neska kadete-infantilek derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Giltxaurdin.

Baztan eta Beti Gazteko neska kadete-infantilek derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Giltxaurdin.
Aste berezi honetako asteburua ere berezia izanen da eskualdeko kirol taldeentzat eta bakar bakarrik Nafarroako ligetan ari diren futbol, futbol-8 eta areto-futboleko taldeek izanen dute jardunaldia. Eskubaloian, errugbian eta Gipuzkoan ari diren futbol taldeek atseden izanen dute. Futbol talde nagusien artean Doneztebek bakarrik jokatuko du etxean, baina neska kadete-infantilen derbia jokatuko dute Baztanek eta Beti Gaztek larunbat eguerdian Giltxaurdin. Lesakarrak lider sendoa dira eta jokatutako zortzi partidak irabazi dituzte. Baztandarrak, berriz, Altsasun 10 gol egitetik datoz eta bosgarren dira sailkapenean.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Amigó - CD Baztan, igandean 19:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CF Beti Casedano - Aurrera KE, igandean 15:30ean Kasedan.

Doneztebe FT – CD Mendi, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Kirol Sport - CD Baztan B, igandean 18:30ean Orkoienen.

 

Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan

CD Kirol Sport - CD Baztan, igandean 12:00etan Orkoienen.

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Berriozar CF B - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Berriozarren.

CD Baztan B – CD Universidad de Navarra, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – AD Mendillorri A, larunbatean 15:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UCD Burlades - Aurrera KE, larunbatean 19:15ean Erripagainan.

 

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE – JD San Jorge, igandean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Berriozar CF A - Doneztebe FT, larunbatean 13:30ean Berriozarren.

CD Baztan – CAD Irabia, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Neska kadete infantilak

CF Gazte Berriak Ansoain - Aurrera KE, igandean 12:15ean Antsoainen.

CD Baztan - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Liceo Monjardin - Doneztebe FT, igandean 13:30ean Soto Lezkairun.

CD Lezkairu B - CD Baztan, larunbatean 11:45ean Soto Lezkairun.

Aurrera KE – CD San Cernin, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Futbol 8 alebinak

CD Asdefor B - CD Baztan A, larunbatean 10:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

Baztan B - Gure Txokoa B, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A – British School B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe A - Doneztebe B, azaroaren 30ean jokatua.

 

Futbol 8 benjaminak

Gure Txokoa B - Gure Txokoa C, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte B - Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan B - Baztan A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A - Beti Gazte A, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan C - Gure Txokoa A, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Gure Txokoa A - Baztan A, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

CD Asdefor - Gure Txokoa B, larunbatean 11:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

Futbol 8 neska benjamin-alebinak

Beti Gazte A – CD Iruntxiki B, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan C – UD Mutilvera E, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

UCD Burlades B - Beti Gazte B, larunbatean 15:30ean Erripagainan.

Baztan B – CD Amaya B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak

Aurrera A – CD El Redin A, larunbatean 12:30ean Leitzako kiroldegian.

AD San Juan A - Aurrera B, larunbatean 11:30ean Iruñeko San Juan kiroldegian.

 

Benjaminak

CD Ardoi A – Aurrera A, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusian.

Aurrera B – AD San Juan A, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun