Igandean 15:30ean gaur egungo txapelduna den Karrikaburu Luixaren kontra ariko da eta ondotik, David Albiasu narbartearra David Mitxeo doneztebarraren kontra
Doneztebeko Erreka elkarteak bigarren aldiz antolatutako Bortz Kirol pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 10ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehenbizikoa igandean 15:30ean jokatuko dute. Lehen edizioa irabazi zuen Eiherelarreko Jerome Karrikaburu faborito nagusiak Anoetako Aratz Luixa izanen du arerio. Segidan, David Albiasu narbartearra eta David Mitxeo doneztebarra izanen dira aurrez aurre bigarrenean. Finalerdietako irabazleek abenduaren 16an jokatuko dute finala.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.