Beti Gazteko emakumeak eta gizonezkoak nagusi Elizondoko Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 10:00

Beti Gazteko 540 kiloko emakumeek tirakdi guztiak irabazi zituzten Elizondon. Argazkia: Potronko

Tiraldi guztiak irabazi zituzten lesakarrek 540 eta 640 kiloko kategorietan, txapelak janzteko faborito direla erakutsiz

Elizondon jokatu dute Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren jardunaldia abenduaren 3an, igande goizean. Hain zuzen, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia jokatu dute Elizondon eta bietan Beti Gazte nagusi izan da, tiraldi guztiak irabaziz eta txapela janzteko faborito direla erakutsiz.


Emakumeen kategorian, Beti Gazteren gibeletik, Ibarra, Amaiur, Abadiño, eta Badaiotz sailkatu ziren Elizondon. Gizonezkoetan, berriz, lesakarren gibeletik Zuraide A, Abadiño, Ñapurrak, Amaiur, Ibarra, Zuraide B eta Murueta sailkatu ziren.

Beti Gazteko gizonezkoek ere tiraldi guztiak bereganatu zituzten. Argazkia: Potronko

Kategoria hauetako bigarren jardunaldia Busturian jokatuko dute abenduaren 16an eta finalak abenduaren 23an Donezteben.

 

2024an txapel gehiago

2024an sartuta, gizonezkoen 600 kiloko eta 560 kiloko txapelak, emakumezkoen 500 kilokoa eta txapelketa mistoa (lehen jardunaldia urtarrilaren 14an Lesakan) jokoan izanen dituzte eta bukatzeko, 23 urtez beheitiko txapelketa.

Behin Euskal Herriko lanak bukatuta, otsailaren 8tik 11ra Suediako Helsinborg hirian jokatuko da munduko txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun