Doneztebeko enplegu bulegoan 539 langabetu zeuden izena emanak azaro hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 09:00

Urrian baino hamahiru gehiago dira

 

Urrian bezala, azaroan ere goiti egin du langabetu kopuruak eskualdean. Zehazki, azaroaren 30ean 539 ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak, urri hondarrean baino hamahiru gehiago eta irailean baino 36 gehiago. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, eta azaroa igoerarik handiena izan duen arloa da gainera, 19 langabetu gehiagorekin (401). Industria arloan, aldiz, urrian baino sei langabetu guttiago zeuden azaro hondarrean (81). Eraikuntza arloan langabetu bat gehiago zegoen (20), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean langabetu bat guttiago zegoen (24). Nekazaritza-abeltzaintza arloan urriko langabetu kopurua mantendu da azaroan ere (13).

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun