Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023

Nafarroako bertsolari txapelketako finala eskainiko du zuzen-zuzenean Xorroxin Irratiak

Xorroxin irratia 2023ko abe. 2a, 08:25

16:45etan hasiko da Miren Mindegiak zuzendu eta Julen Zelaietaren eta Ekintza Landaren iruzkinak izanen dituen emanaldia

Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finala aditzeko aukera izanen da.Xorroxin Irratiak eta Euskalerria Irratiak  elkarlanean, zuzeneko emankizuna eskainiko dute, Anaitasunatik 16:45etik aintzinera. Euskalerria Irratiko Miren Mindegiak zuzenduko du emanaldia, eta Xorroxin irratiko esatari Julen Zelaietak eginen ditu iruzkinak, Ekintza Landa bertsolariarekin batera. Euskalerria Irratiko Reyes Ilintxetak eta Amaia Lasak ere lagunduko dute kontakizunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun