Eskualdeko hamabi eskoletako jantoki zerbitzuak finantzatzeko 43.570 euro bideratuko ditu gobernuak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 3a, 09:00

Nafarroako Gobernuak 1.500 biztanle baino guttiago dituzten herrietako eskolen jantokietara 110.000 euro bideratuko dituela jakinarazi du. Tartean, eskualdean, Haur eta Lehen Hezkuntzako hamabi jangela baimenduk hartuko dute laguntza: Amaiur, Arantza, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu, Etxalar, Gartzain, Goizueta, Irurita, Ituren, Legasa eta Urdazubi-Zugarramurdiko eskoletako jangelek.

Eskualdean jangela zerbitzua erabiltzen duten 218 ikaslerentzat izanen da dirulaguntza, eskola garraioa erabiltzen ez dutenak.

ESKOLA DIRULAGUNTZA
Amaiurko eskola 2.776,67 euro (27 bazkaltiar)
Arantzako eskola 9.825,14 euro (46 bazkaltiar)
Arizkungo eskola 2.349,49 euro (11 bazkaltiar)
Azpilkuetako eskola 2.776,67 euro (13 bazkaltiar)
Erratzuko eskola 4.058,21 euro (19 bazkaltiar)
Etxalarko eskola 3.417,44 euro (16 bazkaltiar)
Gartzaingo eskola 1.708,72 euro (8 bazkaltiar)
Goizuetako eskola 2.349,49 euro (11 bazkaltiar)
Iruritako eskola 4.912,57 euro (23 bazkaltiar)
Iturengo eskola 5.339,75 euro (25 bazkaltiar)
Legasako eskola 3.417,44 euro (16 bazkaltiar)
Urdazubi-Zugarramurdiko eskola 640,77 euro (3 bazkaltiar)
GUZTIRA 43.572,36 euro (218 bazkaltiar)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun