Kirol jardunaldi mardula dator abenduko lehen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 1a, 08:00
Leitzako Aurrerako neska jubenil-kadeteek Lekunberriko Beti Kozkor taldearen kontrako derbia izanen dute igande eguerdian Arkiskilen. Argazkia: Pablo Feo

Eskubaloi taldeek atseden izanen dute, baina futbol talde nagusi gehienek etxean jokatuko dituzte norgehiagokak, baita BRT Menditarrak errugbi taldeak ere

Eskubaloiko taldeek atseden izanen dute, baina gainerakoan, abenduko lehen asteburuan kirol jardunaldi mardula izanen dute. Futbol talde nagusi gehienek etxean izanen dituzte beraien norgehiagokak (Leitzako Aurrerak asteazkenera atzeratu du). Aurrerako neska jubenil-kadeteek Lekunberriko Beti Kozkor taldearen kontrako derbia jokatuko dute igande eguerdian Arkiskilen. Errugbian ere, euskal ligan Lekarozen jokatuko du BRT Menditarrak taldeak larunbat arratsaldean eta Iruñean, berriz, Sarako Izarrako emakumeek.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Beasain B, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan – CD Erriberri, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE – UCD Burlades B, abenduaren 6an, asteazkenean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT – CD Universidad de Navarra, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B – Rotxapea CD B, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Trintxerpe, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Antiguoko - Beti Gazte, igandean 17:40ean Donostiako Berion.

 

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa – Astigarragako Mundarro, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Beti Gazte – Beti Ona, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako mutil  jubenilen lehen mailan

CD Baztan – CDF Itaroa Huarte B, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Doneztebe FT – SD Alsasua, larunbatean 17:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

JD San Jorge - CD Baztan B, igandean 16:00etan Iruñeko San Jorgen.

Beti Kozkor KE - Aurrera KE, larunbatean 18:30ean Lekunberriko Plazaolan.

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE – Beti Kozkor KE, igandean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Arrupe Chaminade - Gure Txokoa, larunbatean 13:40an Donostiako Felix Garin zelaian.

Beti Gazte – Mariño CD, igandean 10:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailan

Oiartzun C - Gure Txokoa, larunbatean 17:15ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Beti Ona D - Beti Gazte, larunbatean 11:15ean Errenteriako Beraunen.

 

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

CAD Irabia - Aurrera KE, larunbatean 10:15ean Iruñeko Irabia ikastetxean.

Doneztebe FT – CD Lezkairu A, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Kirol Sport A - CD Baztan, larunbatean 11:15ean Orkoienen.

 

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Usurbil B - Gure Txokoa, igandean 10:00etan Usurbilgo Harane zelaian.

 

Neska kadete infantilak

Beti Gazte – CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Aurrera KE – SD Lagunak, larunbatean 15:30ean Leitzako Arkiskilen.

SD Alsasua - CD Baztan, larunbatean 12:15ean Altsasuko Dantzalekun.

 

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT – CD Oberena, laru batean 17:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Baztan atsedena.

CD Paz Ziganda - Aurrera KE, larunbatean 13:00etan Atarrabiako Peritosen.

 

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopan

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 15:30ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Beti Gazte – Trintxerpe, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

 

Futbol 8 benjaminak

Doneztebe B - Baztan A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa C - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan B - Doneztebe A, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etena Berako Matzadan.

Beti Gazte A- Baztan C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

 

Futbol 8 neska infantil-alebinak

Baztan A atsedena.

Gure Txokoa A – UCD Burlades A, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Berriozar CF A - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etan Berrioarren.

 

Futbol 8 neska benjamin-alebinak

Beti Gazte A – Berriozar B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan C – CD Lezkairu, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte B atsedena.

UD Mutilvera C - Baztan B, igandean 12:30ean Arangurenen.

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak

Aurrera A – CD Navarro Villoslada, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

CD El Redin B - Aurrera B, larunbatean 10:00etan Iruñeko El Redin ikastetxean.

Benjaminak

UDC Txantrea A - Aurrera A, larunbatean 11:00etan Txantreako kiroldegian.

Aurrera B – UDC Txantrea B, larunbbatean 12:30ean Leitzako kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak – Getxo Etorkizuna, larunbatean 15:30ean Lekarozen.

 

Emakumezkoen euskal ligan

La Unica RT - Sarako Izarra RT, larunbatean 16:00etan Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

 

Euskal liga sub 16

Txinbaz – Eibar RT, larunbatean 10:00etan Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun