Giltzarri Abesbatzak Valentzian ospatuko du bere 25. urteurrena

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 11:00
Giltzarri abesbatza Lesakako konbentuan. Bi urte beranduago bada ere, Valentzia aldean ospatuko du taldeak bere 25. urteurrena.

Giltzarri Abesbatzak 2021ean 25 urte bete zituen, baina pandemia tarteko, ezin izan zuten urteurrena ospatu. Bi urte beranduago bada ere, orain egitea erabaki dute, Valentziara bidaiatuz. Erriberrin ezagututako Tavernes de la Valldignako (Valentzia) abesbatzako kideek hara joateko gonbita egin diete eta baiezkoa eman dute. Abenduaren 7tik 10era Valentzia aldean 40 lagun ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun