Otxandorena eta Mitxeo doneztebarrek binakako erremonte txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 24a, 14:00

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan larunbatean jokatuko den finalean Barricart eta Zeberio II.a alde batetik, eta David Mitxeo eta Eloy Otxandorena herritarrak, bertzetik, izanen dira protagonista.

Zeberio II.a eta Barricart izanen dituzte arerio Ezkurra pilotalekuan 17:00etan hasiko den jaialdian

Euskal Jai Berri erremonte Fundazioak eta E•remonte enpresak antolatutako binakako erremonte txapelketako finala Zeberio II.ak eta Barricartek Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra jokatuko dute azaroaren 25ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Final laurdenetako eta finalerdietako partidak Agoitzen jokatu badituzte ere, Toki Eder frontoiko obrak direla eta, Donezteben izanen da finala.

Final nagusiaren aitzinetik, Xuban Iturregi eta Aimar Saldias oiztarra, Oses eta Otanoren kontra ariko dira. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun