Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa nagusia igandean abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 23a, 14:00
Azken bi urtetan pisu astuneko txapela ere jantzi zuten Beti Gazteko mutilek.

680 kiloko gizonezkoen kategoria txapela jokoan izanen dute Ezpeletan

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa nagusia asteburu honetan abiatuko da. Ezpeletan, gizonezkoen 680 kiloko txapela jokoan izanen da, jardunaldi bakarrean. Sei talde lehiatuko dira pisu astunenean: Amaiur, Beti Gazte, Abadiño, Ñapurrak eta Zuraide A eta Zuraide B.

Bigarren saioa Elizondon

Ezpeletan lehen txapela eman ondotik, Elizondon jokatuko dute bigarren saioa. Hain zuzen, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute Elizondon. Kategoria hauetako bigarren jardunaldia Busturian jokatuko dute abenduaren 16an eta finalak abenduaren 23an Donezteben.

2024an txapel gehiago

2024an sartuta, gizonezkoen 600 kiloko eta 560 kiloko txapelak, emakumezkoen 500 kilokoa eta txapelketa mistoa (lehen jardunaldia urtarrilaren 14an Lesakan) jokoan izanen dituzte eta bukatzeko, 23 urtez beheitiko txapelketa.

Behin Euskal Herriko lanak bukatuta, otsailaren 8tik 11ra Suediako Helsinborg hirian jokatuko da munduko txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun