Hemeretzi urteko ibilbidearen ondotik, Asier Arretxea errugbilari narbartearrak errugbia utzi behar izan du belauneko lesio bat tarteko. Eta BRT-Menditarrak taldeak bera izan zuen gogoan azaroaren 18ko partidan. Durangoko taldearen kontrako partida irabazi ondotik, omenaldia egin zioten Arretxeari. Esker mile Ankaxuri zioen pankartarekin «taldearengatik eta errugbiarengatik egin duen guztia eskertu» nahi izan zioten.