LH 5 eta 6ko ikasleen kategorian Iturengo ikastetxeko ikasleek egindako Pulunpa rap-a da finalistetako bat. DBH 1 eta 2ko ikasleen kategorian Amazabal Institutuko bi talderen lanak izan dira hautatuak. Leitzako Anne Zubiri, Mara Lizarraga eta Naiara Juanikorenak egindako Esamoldek aspaldiko gurek eta Leitza eta Aresoko Intzara Gurrutxaga, June Otermin, Maddi Astibia eta Sara Caballerok egindako Gaur eungo gazte hok lana. Horietaz gain, Doneztebeko Mendaur institutuko Argoitz Erasun, Gaizka Santos, Iñaki Bazterrika eta Ander Mariezkurrenak egindako Joaldunak bideoa publikoaren saria irabazteko hiru hautagaietako bat da.
Sari banaketa 18:00etan hasiko da eta 2.000 euro banatuko dituzte saritan. Kategoria bakoitzeko lan onenari eta publikoaren sariaren irabazleari 500 euroko sari bana emanen diete Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokan edota EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean gastatu ahal izanen dutena.
Hemen dituzu eskualdeko talde finalisten lanak. (Mugikorra orizontalean jarri eta sakatu laukitxoa hobeki ikusteko)
LH 5-6 KATEGORIA