Honela, Beti Gazteko gizonezkoak 300 kiloko kategorian lehiatu ziren eta bigarren izan ziren, Berriozarren gibeletik eta Zuraideren aitzinetik.
Emakumezkoak, berriz, 245 kiloko kategorian aritu ziren eta hirugarren izan ziren podiumean, Ibarra eta Berriozarren gibeletik.
Txapelketa mistoan, azkenik, goma gainean paratu zituen bi taldeak podiumera igo zituen Beti Gaztek, bigarren eta hirugarren, Berriozarren gibeletik.
23 urtez beheitiko txapelketan Abadiño izan zen txapeldun, Berriozar eta Txantrearen aitzinetik.